---------------------------------------------- | Mandrake Linux - Instalaziorako argibideak | ---------------------------------------------- * Beharrezko konfigurazioa * - Pentium prozesadorea edo konpatiblea - CDROM unitatea - Gutxienez 32 MB RAM - VESA 2.0-rekiko konpatiblea de grafikoen txartela Gehienetan, Mandrake Linux instalatzeko, CDa CDROMean sartzea eta berabiaraztea besterik ez da egin behar. Zeharo sinplea da. Mesedez jo 1. puntura. Dena den beste modu askotan ere instalatu zenezake Mandrake Linux, orden honetan saiatu beharko zara: - Windows 95/98-etik install abiarazi - MS-DOS-etik install abiarazi - Windows-ez abiatze disketea eraiki - Bestelako instalazio metodoak -------------------------------------------------------- 1. CDtik zuzenean abiarazi Instalazioko CDROMa berez abiarazten da. Gehienetan, CDa makinan sartu beharko duzu eta hau berabiarazi. Pantailan agertuko zaizkizun aginduak jarraitu eta egina duzu. -------------------------------------------------------- 2. Windows 95/98-etik install abiarazi Lehenengo CDROMa sartu, zuzenean lehioa irekiko zaizu. Horrela ez bada abiarazi D:\dosutils\autorun.exe (D zure CDROMaren hizkia bada). Hauta ezazu ''Instalazio osoa'' Mandrake Linux instalazio arrunta martxan jartzeko. Alternatiba modura, hauta ''Windowserako Linux'' disko zurrunean partiziorik egin nahi ez baduzu; programa honek Linuxentzako fitxategi bi sortuko ditu zure Windows partizioan; dena den, instalazio osoa baino geldoagoa da, eta Windows berinstalatu beharko baduzu, Mandrake Linux ere galduko duzu... -------------------------------------------------------- 3. MS-DOS-etik install abiarazi Konputagailuan MS-DOS instalatuta baduzu, disketerik erabili gabe zuzenean CDa abiaraz dezakezu. Hau egiteko (zure CD unitatea D: izanez gero), hurrengo komandoak erabili: C:\> D: D:\> cd \dosutils\autoboot D:\dosutils\autoboot> autoboot.bat Metodo hau ez dabil windows-en barruko DOS lehio batetan. Windows-etik instalatzeko jo 2. puntura. -------------------------------------------------------- 4. Windows-ez abiatze disketea eraiki Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko metodoek ez badute eraginik, Windows-wn barrutik abiatze disketea egin dezakezu: - CDROM diska sartu, gero "Nire Konputagailua" ikonoa zabaldu, eskuineko botoiaz sakatu CDROM unitatea eta "Ireki" hautatu. - "dosutils" direktoriora jo eta birritan klikatu "rawwritewin" ikonoa - unitatean diskete hutsa sartu - hautatu "Image File" eremuan "D:\images\cdrom.img" (CDROM unitatea "D:", bestera "D:" aldatu dagokionagatik) - hauta "A:" "Diskete" eremuan, eta gero "Idatzi" sakatu. Instalazioa hasteko CDROMa eta disketea sartu dagokien unitateetan, eta konputagailua berabiarazi. -------------------------------------------------------- 5. Bestelako instalazio metodoak Edozein dela arrazoia, aurreko metodoek zure eskakizunak ez badute asetzen (sare instalazioa egin nahi, pcmcia tresnatik instalatu nahi edo...), abiatze disketea eraiki beharko duzu: - Linux-en (edobestelako unix modernotan) prompt-ean idatzi: dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0 - Windows-en, 4. puntuan azaldutako metodoa jarraitu, baina xxxxx.img (ikus behean) erabili cdrom.img-ren ordez. - MS-DOS-en, CD unitatea D: bada: D:\dosutils\rawrite.exe -f D:\images\xxxxx.img -d A "xxxxx.img" abiatze imagina da : - ``cdrom.img:'' CD-ROM-etik instalatzeko. - ``hd.img:'' isko zurrunetik instalatzeko. - ``network.img:'' ftp/nfs/http-tik instalatzeko. - ``pcmcia.img:'' pcmcia tresnetatik instalatzeko. -------------------------------------------------------- ``Testu modu´´ko instalazioa erabil zenezake, oinarrizko grafikoen instalazioa arazoak emanez gero. Berau erabiltzeko sakatu: ``F1'' Mandrake Linux-ren harrera pantailan, eta gero ``text'' prompt-ean. Daukazun Mandrake Linux sistema erreskatatu nahi izanez gero, abiatzeko CDROMa sartu (edo dagokion abiatze disketea), eta sakatu: ``F1'' Mandrake Linux-ren harrera pantailan, gero ``rescue'' prompt-ean. Jo http://www.linux-mandrake.com/drakx/README -ra informazio tekniko gehigarria lortzeko -------------------------------------------------------- Behenan instalazioaren etapa nagusiak datoz: - Abiatzeko CDROMa sartu (edo abiatzeko disketea) eta berabiarazi makina. - Enter sakatu Mandrake Linux-ren harrera pantaila agertzerakoan eta zuzen jarraitu aginduak. - Instalazioa bukatzerakoan CD-ROMa atera (eta unitatean legokeen edozein diskete); makina berabiaraziko da. - Linux abiatuko da. Abiatze ondoren, "Login" egin dezakezu "erro" bezala edo instalazioan adierazitako edozein erabiltzaile. Ohar garrantzitsua: "erro" kontua Linux sistemarako sarrera ez mugatua emango dizu. Linux konfiguratzeko edo kudeatzeko bakarrik erabili. Eguneroko erabilerako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "adduser USER" eta"passwd USER" komandoez. Zoriontsu izan Mandrake Linux -z ! -------------------------------------------------------- Instalazio laguntzarako begiratu Mandrake diffusion zerrenda eta FAQa Mandrake -ren webgunean : http://www.linux-mandrake.com --------------------------------------------------------